Bi milioi lituaniar, letoniar eta estoniarrek 675 km-ko giza katea egin zuten independentziaren alde

Duela
35
urte

1989ko abuztuaren 23an,

Bi milioi lituaniar, letoniar eta estoniarrek 675 kilometroko giza katea egin zuten beren herrien independentziaren alde. Vilnius, Riga eta Tallinn hiriburuak lotu zituzten herritarrek irrati aparailuak zeramatzaten indarrak koordinatzeko.

Protestaren helburua nazioartean arreta deitzea eta beren arteko elkartasuna lantzea zen. Protesta horretatik zazpi hilabetera, Lituania bilakatu zen Sobietar Batasunetik independentzia aldarrikatzen lehen herrialdea.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte