1937ko otsailaren 19an,
Bi gazte eritrear Italiak Etiopian inposatutako Rodolfo Graziani erregeordea hiltzen saiatu ziren. Italiak okupatutako Etiopian egiten ari ziren ekitaldi batean hamar bat granada jaurti zizkioten. 50 lagun zauritu ziren erasoan, tartean Rodolfo Graziani bera, baina bizirik atera zen. Erantzun gisa, konkistatuta zeukan lurralde osoan errepresio odoltsua abiatu zuen, eta Etiopiako Harakina gisa ezaguna izatera heldu zen. Argazkian, Graziani atentatuaren aurreko uneetan.