2002ko martxoaren 16an,
Bi ekintzaile Bartzelona - Real Madril futbol partidan porterietako batera kateatu ziren, Europako Estatuek Bartzelonan egin zuten goi-bileraren aurka. “Kapitalaren Europaren Aurka” zioten jertseekin, zazpi minutuz eten zuten partida, eta telebistaren bidez, mundu osoan ikusi zuten protesta. Arratsaldean oso manifestazio jendetsuaren ostean, poliziarekin istiluak eta 60tik gora atxilotu izan ziren. Futbol partidaren bigarren zatian Euskal Herriarentzat autodeterminazioa eskatzen zuten elastikodun bi lagun sartu ziren zelaira.
Iturria:
Ainara Mendiola, Ehunka mila lagun manifestatu dira 'Kapitalaren Europa' gaitzesteko (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko martxoak 17).