1961eko urtarrilaren 23an,
Bi bonba nuklear askatu zituen hegazkin batek nahigabe, AEBetako Ipar Carolinan, Goldsboro gainean. Hiroshiman jaurtitakoa 260 aldiz gainditzen zuten kargak ziren, eta lau segurtasun protokolotik hiruk egin zuten huts. Hegazkinetik askaturik, paratxuta aktibatu eta azken unean funtzionatzen duen tentsio txikiko etengailu bati esker saihestu zen leherketa. AEBetako Gobernuak afera gutxietsi eta alderantziz, arma horien alorrean dagoen segurtasun heina goraipatzeko baliatu zuen istripua. 2013an zabaldu zuen The Guardian-ek segurtasunean egon zen akatsarena, AEBetako Gobernuak gorderik atxikitako dokumentuetan oinarriturik.
Iturria:
Jenofa Berhokoirigoin, Munduan 13.000 arma nuklear ditugu, eta aktibatu ez izana zoriari ere lotu beharra daukagu (ARGIA, 2023ko martxoak 19).