1997ko martxoaren 07an,
Betoa jarri zioten AEBek Israelek Ekialdeko Jerusalemen kolonia bat eraikitzeko asmoen aurka NBEko Segurtasun Batzordeak proposatutako ebazpenaren zirriborroari. 1967ko Sei Eguneko Gerran Israelek hiriaren ekialdeko sektorea konkistatu eta 1980ean anexionatu zuen, nazioarteko onarpenik gabe. NBEk lurralde okupatutzat dauka.
Iturria:
Sandra De Rose, “La política de asentamiento israelí en Jerusalén Oriental durante el gobierno de Benjamin Netanyahu (1996-1999). El caso de Har Homa en el marco de los compromisos asumidos en los Acuerdos de Oslo” (Universidad Nacional de La Plata).