1898ko otsailaren 10ean,
Bertolt Brecht idazle alemaniarra jaio zen. Olerkaria eta antzerkigilea izan zen, baina batez ere azken horretan nabarmendu zen. Antzerki epikoa deituriko antzerki-mugimendua izan zen bere ekarpenetako bat. Bere obrak kutsu ideologikoa du, ikuspuntu marxista nabarmenduz.
Armiarma atarian bere poema asko aurki daitezke euskaraz.
Euskal musikari ugarik abestu ditu bere hitzak euskaraz. Besteren artean, Mikel Laboak Dialektikaren Laudorioa kantuan.
"Oinarria ez dago tinko.
Denak ez du berdin iraungo.
Goikoek hitzegiten bukatu orduko,
menderatuen mintzatzea da hasiko"
Honez gain, Gaberako aterbea, Denak ala inor ez eta Liluraren kontra ere bereak dira. Negu Gorriak taldearen Hiltzeko era ugari ere bai, baita Berri Txarraken Makuluak eta Oskorrik Bertolt Brechten gorazarrez izeneko kanta argitaratu zuen.