1994ko urtarrilaren 11n,
Bertan behera utzi zuen Irlandako gobernuak Sinn Féineko eta IRAko kideak komunikabideetan azaltzeko zuten debekua. Zentsuraren oinarrian 1960ko lege bat zegoen. Erresuma Batuan antzeko lege bat ezarri zuten 1988an, baina Irlandako Errepublikako legea baino interpretagarriagoa izaki, bikoizketa aktoreak eta azpitituluak erabiliz iskin egin zioten debekuari zenbait hedabidek.
Iturria:
Séan Ó Duibhir, A short history of Ireland’s Section 31 broadcasting ban (Raidió Teilifís Éireann, 2021ko maiatzak 26).