Berlinen, Itoizen aurka irrati-telebistaren dorre batetik zintzilikatu ziren

Duela
24
urte

2000ko urtarrilaren 25ean,

Berlinen, Itoizen aurka irrati-telebistaren dorre batetik zintzilikatu ziren. Itoizekin Elkartasuna taldeko hiru kidek zintzilikatutako pankarta handiak “Itoizko urtegia gelditu” zioen, alemanieraz. Bi ekintzailek gaua dorrean igarotzea aurreikusia bazuten ere, jaistera behartu zituen hotzak. Poliziak hirurak atxilotu zituen. Bezperan, zazpi ekintzaile Brandeburgoko atera kateatu ziren. Bira europarra abiatu zuten Itoizko urtegiaren proiektuan zeuden irregulartasunak salatu eta eraikuntza bertan behera uztea eskatzeko. Horretarako, fidantzapeko baldintzapeko askatasunaren baldintzak urratu eta Espainiako Estatutik atera ziren.

Iturria:

Iturria: Erredakzioa, Irrati-telebistaren dorretik zintzilikatu dira Itoitzekiko Elkartasuna taldeko kideak Berlinen (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urtarrilak 26).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
220
urte