1938ko urriaren 21ean,
Bere semeari kalean euskaraz “Jontxu” deitzeagatik 500 pezetako isuna. Jose Mariscal Arana zuen izena zigortutako herritarrak. Kutsu separatistadun izenak erabiltzeak frankismoari gaitzespena eta desobedientzia adierazten zuela aurpegiratu zion Areetako komandante militarrak. Bost hilabete lehenago, Justizia Ministerio frankistak gaztelaniazkoak ez ziren izenak erregimen berriarentzat eraso gisa hartuak izango zirela mehatxu egin zuen.
Iturria:
Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera: Más allá del libro negro (Txertoa).