Mussolini diktadore faxista exekutatu zuten partisano italiarrek

Duela
79
urte

1945eko apirilaren 28an,

Benito Mussolini diktadore faxista exekutatu zuten partisano italiarrek. Bere erregimenaren gainbeheraren betean, Suitzara ihesean harrapatu zuten partisano italiarren kontrol postu batean, bere maitale Clara Petacci eta beste hiru agintari faxistarekin batera, denak diplomatiok espainiarrez mozorrotuta.

Como lakuaren ertzean fusilatu eta ondoren Milanera eraman zituzten, Loreto plazan jendaurrean buruz behera zintzilikatzeko, hauek hamar hilabete lehenago leku berean zintzilikatu zituzten zituzten hamabost partisanoen omenez. Horrela eman zioten amaiera 20 urteko faxismoari Italian.

Iturria:

Sergio Luzzatto, Partisanos. Una historia de la resistencia (Debate).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte