1958ko apirilaren 17an,
Belgikak gizaki-zooa ireki zuen Expo58-an. Kongo koloniatik eramandako 700 herritar “baldintza natiboetan” ikusgai jarri zituen. Erakusketaren helburua “afrikar primitiboak” nola “zibilizatu” zituzten transmititzea zen. Leopoldo II erregearen agindupean milioika kongoar hil zituen Belgikak. Kolonien Ministerioak aukeratu zituen kongoarrak belgiarrek “évolué” (eboluzionatuak) deitzen zieten hiritarrak ziren, baina “primitiboen” jantziak janztera behartu zituzten. Bisitarien umiliazioak jasan behar izan zituzten bi hilabetez eta hauen aurka protestan hasi zirenean, erakusketa bertan behera utzi zuten.
Iturria: