1966ko ekainaren 06an,
Beldurraren Aurkako Martxa hasi zuen James Meredith ekintzaileak arrazakeriaren aurka eta AEBetako beltzen eskubide zibilen alde. Memphis hiritik Jacksonera joatea zuen helburu, baina martxaren bigarren egunean arrazista batek tiro egin eta zauritu egin zuen. Meredith bizirik atera zen. 15.000 lagun batu ziren martxan zehar.