1994ko ekainaren 15ean,
Begira tiro egin zion bertatik bertara, Iruñean, Juantxo Molina gazteari Espainiako Poliziak. Begia galdu zuen pilotakadaren ondorioz 16 urteko iruindarrak, etxerantz zihoala. Polizia Euskal Jai gaztetxea desalojatzen ahalegindu zen eta horren aldeko manifestazioaren ondotik istiluak hasi ziren Alde Zaharrean. Molina saiatu bazen ere hauek ekiditen, poliziarekin topo egin eta gomazko pilota bat jaurti zioten. Epaiketan poliziek erantzukizuna ukatu zuten, eta epaileak Molinaren aldeko lekukotzak arbuiatu zituen.
Iturria:
Iturria: Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).