Bartzelonan eraikin bati su eman zion Poliziaren konfidente batek eta anarkisten aurkako operazioa eragin

Duela
47
urte

1978ko urtarrilaren 15ean,

Bartzelonako Scala aretoari sua eman zioten eta bertan zeuden lau langile hil ziren. Egun hartan, CNT sindikatuaren manifestazioa egin zen, Moncloako Itunen aurka. Espainiako Poliziak hainbat anarkista atxilotu zituen sutea eurei egotziz, nahiz eta gerora frogatu zen atentatuaren erantzulea poliziaren konfidente bat izan zela, anarkisten aurkako muntaia abiatzeko.

Iturria:

Jonathan Martinez (Público, 2018ko urtarrilak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik