1992ko uztailaren 25ean,
Bartzelonako Joko Olinpikoak inauguratu zituzten. Kirol ikuskizunetatik at, hiria guztiz eraldatu zuen ekitaldia izan zen, industriagune izatetik zerbitzu-hiria izatera pasatzeko hirigintza proiektuak abiatu baitziren. Hurrengo hamarkadetako hiri turistifikatuaren ereduaren oinarriak orduan jarri zituzten. Ikusgarritasun gutxirekin bazen ere, No ‘92 kanpaina abiatu zuten Bartzelona Olinpikoaren Aurkako Batzordean bildutako bizilagun- eta gizarte-mugimenduek, eta higiezinen espekulazioa eta hiriaren hipotekatzea salatu zuten. Era berean, mugimendu independentistak ere gertaera baliatu zuen bere aldarrikapenak plazaratzeko. Testuinguru hartan, Baltasar Garzón epaileak 45 ekintzaile independentista atxilotzeko agindu zuen, Terra Lliure taldeko kide izatea egotzita eta gutxienez hamazazpik tortura basatiak salatu zituzten.
Iturria:
Iturria: Gemma Garcia, Els jocs que van modelar la Barcelona aparador (Directa, 2017ko uztailak 22).