Bartzelona futbol taldea bere izena gaztelaniaz jartzera behartu zuten agintari frankistek

Duela
83
urte

1941eko urtarrilaren 15an,

Bartzelona futbol taldea bere izena gaztelaniaz jartzera behartu zuten agintari frankistek: Club de Fútbol Barcelona. Hilabete lehenago gobernu frankistak dekretu baten bidez talde guztiak behartu zituen izenak espainolez idaztera, gainontzeko hizkuntzetako hitzak eta neologismo ingelesak ezabatzera. Neurri honen eraginez, Bilboko Athleticek ere izena aldatu behar izan zuen eta Atlético de Bilbao deitu zen 1972an legea indarrik gabe utzi zuten arte.

Iturria:

Vicent Masià, Historias de fútbol: la españolización del fútbol en 1940 (La futbolteca, 2011ko apirila).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte