1998ko maiatzaren 28an,
Bartolome Rubia Bartolín PP-ko zinegotzi andaluziarrak zabaldu zuen ETAk bahitu zuela. Sona mediatikoa berehalakoa izan zen eta gau hartan, bahitzaileengandik ihes egitea lortu zuela esanez agertu zen. Gezurra zen guztia, Poliziaren ikerketak berehala ikusi zuenez. Ospe publikoa irabazi nahian esandako gezurragatik, Espainiako Estatu osoan izan zen txiste iturri.
Hechos contra el Decoro taldeak Bartolo kantua eskaini zion.
Iturria:
Bartolín es feliz con su camión (Diario Jaén, 2012ko martxoak 22).