2003ko apirilaren 05ean,
Bardeetako tiro-eremuan sartu ziren zazpi ekintzaile Irakeko gerraren aurkako protestan. Poligono militarrak jendea hiltzen entrenatzeko direla salatu zuten. Guardia Zibilak atxilotu zituen. Irakeko inbasioa martxoaren 20an hasi zuten AEBak buru zituen hainbat herrialderen koalizioak, eta tartean zen Espainiako Estatua.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).