2013ko apirilaren 25ean,
Bangladesh osoko ehunka milaka langile protestan atera ziren bezperako Rana Plazako sarraskia salatzera. Samina izugarria zen, ia 1.200 langile hil eta 2.500 zauritu ziren, mundu osoan jantziak salduz aberasten ari ziren ugazaben ardura faltagatik.
Errepideak blokeatu, Poliziarekin borroka egin eta denda eta lantegien aurka egin zuten, bai eta ehungintzako ugazaben egoitzaren aurka ere.