GALek lau pertsona hil zituen Baionako Monbar hotelean

Duela
39
urte

1985eko irailaren 25ean,

Baionako Monbar hoteleko atentatua egin zuen GALek. Lau euskal errefuxiatu hil zituzten tabernan tirokatuta: Agustin Irazustabarrena (Astigarragakoa, 31 urte), Jose Maria Etxaniz (Urretxukoa, 31 urte), Sabin Etxaide (Zestoakoa, 28 urte) eta Iñaki Asteasuinzarra (Hernanikoa, 35 urte). Lauak ETAko militanteak ziren, gipuzkoarrak, eta haietarik bi aspaldiko errefuxiatuak. Irazustabarrenari errefuxiatu politikoaren karta eman ziotela ospatzeko bilduak ziren.

Inguruan zeuden herritarrak hiltzaileen atzetik atera ziren, baita Saint Izpirituko zubian Pierre Baldés harrapatu ere. Horri esker, Pierre Frugoli eta Lucien Mattei Marseillako mertzenarioek aitortu behar izan zuten hilketan izan zuten ardura, baita Espainiako Poliziak kontratatu eta finantzatu zituela ere. Hildako euskal errefuxiatu bakoitzagatik bi milioi pezeta ematen zizkietela publikoki esan zuten.

Atentatuak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. Gipuzkoan greba orokorra deitu zen, eta borroka-eguna gainerako Hegoaldeko lurraldeetan. Kortatu taldeak Hotel Monbar izeneko abestian jaso zuen gertatutakoa.

Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinean gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik