1956ko otsailaren 16an,
Azken hamarkadetako gaurik hotzena izan zen Euskal Herrian. Hilabete hasieran iritsitako Siberiako hotzaldiak gogor jo zuen berriro ere eta hainbat herritan tenperatura baxuek marka guztiak gainditu zituzten. Esaterako, Gasteizen -16,8 °C markatu zituzten termometroek. Hotzaldiak iraun zuen artean, hainbat egunetan ez zen zero gradua gainditu. Europa osoan jo zuen gogor hotzaldiak, eta guztia gelditzera behartu zuen hiru astez. Errekorra Suediak markatu zuen, iparraldean -53ºCko tenperatura neurtuta. Argazkian, haurrak Parisko iturri izoztu batean jolasean.
Iturria:
Wikipedia – 1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtea