2015eko irailaren 02an,
Aylan Kurdî Kobaneko hiru urteko haur kurdua hilik azaldu zen Turkiako hondartza batean. Siriako gerratik ihesi zihoan Greziara bidean. Berarekin zihoazen beste 12 lagun ere itsasoan hil ziren. Haurraren argazkiak Mediterraneo itsasoko krisi humanitarioa azaleratu zuen eta mundu osoan egin zen ezagun.