1859ko abenduaren 25ean,
Australian Europako 24 untxi askatu zituzten eta hala, hasi zen historiako kolonizazio azkarrenetako bat. Thomas Austin kolonoak enkargatu zituen, ehiza-kirolerako. Inongo kontrapisurik gabe, urtean 100 kilometro mendebalderantz zabaldu zen espezie hau ordea, izurrite kontrolaezin bilakatu zen flora eta faunarentzat. Ugaztun espezie batek inoiz egindako kolonizazio bizkorrena izan zen eta 50 urtean irla osora hedatu ziren. Sistema bat kolapsora eraman dezaketen faktoreen adibide gisa hartzen da.
Iturria:
Nagore Irazustabarrena Uranga, Bi dozena untxi Australia suntsitzeko (ARGIA, 2019ko irailak 29).