1973ko irailaren 11n,
Augusto Pinochetek estatu kolpea jo zuen Txilen, AEBen babesarekin. Presidentearen egoitza zen Monetaren jauregia bonbardatu zuten. Salvador Allende metraileta eskuetan eta kaskoa buruan, errenditu gabe ikus daitekeen argazkiak munduari bira eman zion.
Irratiz azken mezu bat igorri ostean, bere buruaz beste egin zuen hamarkadak igarota Paco Etxeberriaren forentse-taldeak baieztatu zuenez.
Kolpean zehar eta ondoren ezarri zen Pinocheten diktadura militarrak ezkertiarren aurkako errepresio bortitza ekarri zuen, milaka hildako eta desagertu eraginez.
Egun honetan gertatu ziren lehen atxiloketa eta hilketak. Antofagasta hirian, adibidez, 23 urteko Guillermo E. Schmidt Godoy karabineroak uko egin zion langile talde bat hiltzeko agindua betetzeari eta bi ofizial kolpista hil zituen.
Hurrengo egunean fusilatu zuten.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y presente).