Atzerritar talde batek palestinarrei elkartasuna adierazi zien Arafaten giza ezkutu gisa jardunez

Duela
22
urte

2002ko apirilaren 01ean,

atzerritar talde batek lurralde okupatuetan bizi ziren palestinarrei elkartasuna adierazi eta Jassir Arafat babestu zuten giza ezkutu gisa jardunez. Tentsioa hain zen altua, palestinarren babeserako misio zibila zirela jakinarazi arren, Israelgo armadaren erasoak jasan zituzten. Bi egunera, tanke israeldarrak Nablusen sartu ziren. Palestinarren aldeko babes taldean zeuden Fermin Muguruza eta Paul Nicholson euskaldunak. Azken honek hilabete egin zuen Arafat babesteko giza ezkutu gisa, Ramalahko kuartel orokorrean.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte