Atxilotzeko agindua zuten bi intsumisok planto egin zuten Bilboko Gobernu Militarraren egoitzan

Duela
30
urte

1994ko abuztuaren 05ean,

Atxilotzeko agindua zuten bi intsumisok planto egin zuten Bilboko Gobernu Militarraren egoitzan. Javier Bilbao eta Jose Antonio Bujan intsumisoek, espetxeko hirugarren gradua betetzeari uko egin ostean, Gobernu Militarraren sarrera blokeatu zuten. Plantoa irudikatu zuten beren buruak “landatuz”. Horretarako, loreen baldeetan beren hankak zementuz estali zituzten. Zazpigarren aldiz aurkeztu ziren jendaurrean, eta orduan ere ez zituzten atxilotu.

Iturria:

G. Agirre, Atxilotzeko agindua duten intsumisoak aske, zazpigarren aldiz aurkeztu ondoren (Euskaldunon Egunkaria, 1994ko abuztuak 6).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte