1971ko irailaren 09an,
Attica kartzelako matxinada hasi zen, AEBetako Buffalo hirian. Euren eskubide politikoak aldarrikatu eta bizi baldintza duinak eskatzeko, 1.281 presok guardiak bahitu zituzten eta kartzelaren kontrolaren jabe egin ziren lau egunez.
Guardia Nazionalak 33 preso eta zenbait espetxezain hil zituen asaltoan. 2000. urtean epaile batek presoei 8 milioi dolar ordaintzera zigortu zuen estatua, matxinadan zehar eta ondoren presoak torturatu izanagatik.
Iturria: