2014ko urriaren 10ean,
Askegunea antolatu zuten Deustun bi gazte grebalari atxilotu nahi zituztela salatzeko. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean desordena publikoak eragitea egotzita Urtzi Martinez eta Jon Telletxearen aurkako espetxe zigorra ezarri zuten. Espetxera euren kabuz joan ez, eta haiek babestera joan ziren ehunka lagunez inguratuta, San Pedro plazako kioskoaren teilatura igo ziren. Ordubete inguru behar izan zuen Ertzaintzak, tentsio une ugariren ostean, haiengana heltzeko. Babes zabalak inguratuta eraman zituzten.
Ikusi ekimena bideoan.
Iturria:
Unai Brea, Herri Harresia ez, baina alfonbra gorria ere ez (ARGIA, 2014ko urriak 10).