Artelan trafikatzaile nazi bat atxilotu zuten Euskal Herrian, Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian

Duela
81
urte

1944ko abuztuaren 21ean,

Artelan trafikatzaile nazi bat atxilotu zuten Euskal Herrian, Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian. Alois Miedl zuen izena eta holandar nazionalizatutako alemaniarra zen. Bere emaztea judutarra izan arren, judutarren artelanak lapurtuz egiten zuen negozioa Herbehereetan.
Jackes Goudstikker arte bildumagile judutarrak, adibidez, 1.400 artelan zituen, baina ihes egin behar izan zuen eta naziek lapurtu zizkioten. Bilduma horretako 22 lan hiru kutxatan Bilboko portura bidali zituen Miedl-ek. Berehala askatu zuten, eta aliatuen inteligentzia zerbitzuak haren atzetik ibili arren, Miedl Francoren Espainian babestu zen, eta artelanak gorde zituen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik