1897ko abuztuaren 08an,
Arrasaten Espainiako presidente Antonio Cánovas del Castillo hil zuen tiroz Michele Angiolillo anarkistak. Montjuïceko prozesuan torturatutako 400 herritar eta exekutatutako bostak mendekatu nahi izan zituen italiarrak.
Egun gaztetxea den Bergarako kartzelan eduki zuten. Preso izan zuten zelda gaur egun bere izena duen liburutegia da.
Italiatik etorritako anarkista batek Arrasaten Espainiako presidentea hiltzeak Debagoienako bizitza asaldatu zuen erabat. Abuztuaren 20an Bergaran garrote bidez exekutatu zuten jendaurrean.
Iturria:
Aritz Aranzabal Altuna, Angiolillo. (Ataramiñe)