1992ko irailaren 13an,
Arrangoitzeko golfa okupatu zuen Lurra Zain koordinadorak. Bertan eguerdian antolatu zuten picnicaren bidez, gutxiengo baten mesedetan aurrera eramandako turismoa sustatzeko proiektu espekulatiboak salatu zituzten. Lurra Zain erakunde abertzalea, ekologista eta Giza Eskubideen defentsan aritzen diren elkarteen koordinadora izan zen.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)