Eibar erre eta hamabi herritar hil zituen Armada frantsesak

Duela
230
urte

1794ko abuztuaren 29an,

Armada frantsesak Eibar erre zuen. Konbentzio gerretan tropa frantsesak Baztanen barrena Gipuzkoara sartu zirenean, Batzar Nagusiak Frantziaren babesa zeukakeen Gipuzkoako Errepublika negoziatzen ahalegindu ziren. Eibarrera frantziarrekin tratutan zebiltzala zurrumurrua heldu zenean, Gipuzkoatik bereizi eta Bizkaiarekin bat egitea erabaki zuten udal agintariek, baita frantsesei aurre egitea ere. Frantsesek, halere, gipuzkoarren proposamenari uko egin zioten. Gipuzkoako herri kaltetuena izan zen Eibar. Kontzejua, eskolak eta elizaren zati bat erre, 116 etxe suntsitu eta hamabi herritar hil zituzten frantziarrek.

Iturria:

Pedro Sarasqueta, Monografía descriptiva de esta noble y leal villa Guipuzcoana (Eibarko Udala).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte