1922ko azaroaren 15ean,
Apatxe talde bateko kide izatea egotzita, sei pertsona atxilotu zituzten Donostian. La Voz de Guipúzcoak argitaratu zuenez, Frantziatik ihes egindako taldeak Donostian lau etxebizitza zeuzkan, eta etxebizitza bakarrera lekualdatzekotan ziren. Taldearen buru omen zena, Paul Perronet, Jules Bonnot anarkistaren taldekoa izan omen zen.
Apatxeak Frantzian Belle epoque garaian Parisen sortutako azpikultura ziren. Lapurreta eta segurtasun indarren aurkako enfrentamenduek egin zituzten ezagun eta hedabide kontserbadoreetan jende "arriskutsu" gisa aurkezten zituzten. Beren dantzengatik ere oso ezagun egin ziren.
Negu Gorriak taldeak Berurier Noir taldearen Nuit Apache-ren bertsioa egin zuen..
Iturria:
Mikel G. Gupergui, 1922: Detenida una peligrosa banda de ‘apaches’ (El Diario Vasco, 2022ko azaroak 21).