Angelu eta Miarritze bonbardatu zituzten hegazkin estatubatuarrek

Duela
80
urte

1944ko martxoaren 27an,

Angelu eta Miarritze bonbardatu zituzten hegazkin estatubatuarrek. Bonben xedea nazien kontrolpeko azpiegiturak, eta batez ere Parmako aireportua suntsitzea ziren. 150 zibil hil zituzten ordea, 250 zauritu eta 375 etxe suntsitu. 1940ko ekainaz geroztik Ipar Euskal Herria bitan zatituta geratu zen: Donibane Garazitik gora nazien menpeko lurraldea zen, eta behera Vichyko erregimen kolaborazionista frantziarraren menpekoa. 1942ko azaroan Alemaniak Frantziako estatu osoa okupatu zuen.

Iturria:

Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik