1944ko urtarrilaren 26an,
Angela Yvonne Davis jaio zen AEBetan. Politikari marxista, feminista eta ekintzaile afro-amerikarra. AEBetako Alderdi Komunistako zein Pantera Beltzen Alderdiko militantea izan zen.
Intersekzionalitatea kontzeptu gisa landu izan du, borroka ugarien loturak aztertu eta hauek batzeko teoria.
Irakurri Maria Colera Intxaustik ARGIAn Angela Davisi eginiko elkarrizketa: "Politikaren arreta-gunea komunitateen beharretara eraman behar da"