1980ko urtarrilaren 08an,
Ana Teresa Berroeta 19 urteko gaztearen gorpua aurkitu zuten Loiun. Bortxatu eta labankadaka hil zuten. Hiltzaileak Batallón Vasco Español eskuin muturreko kideak izan ziren, hedabideetan aldarrikatu zutenez. 80ko hamarkadan Euskal Herrian egin zituzten bahiketa eta bortxaketa ugarietan lehena izan zen. Ez da inoiz inor epaitua izan krimen honengatik.
BVE Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.
Iturria:
Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak.(Euskal Memoria Fundazioa).