1977ko abenduaren 13an,
Fran Aldarondo Ondarru kartzelatik irten zen. 1977ko amnistia dekretuarekin irten zen azken euskal preso politikoa izan zen. Espetxetik irtetean ETAren eta Espainiako Estatuko preso sozialen COPEL mugimenduaren pegatina bana zituen jarrita paparrean.
“Ez du axola azpen preso politikoa izatea. Oraindik preso sozialak falta dira, marjinatuak”, adierazi zuen.
Ondarru ETAko kide izan zen lehenik, eta 1978an Komando Autonomo Antikapitalistetan sartu zen. 1979ko urriaren 17an, 30 urte zituela, Guardia Zibilak hil zuen.