1770ko maiatzaren 10ean,
Espainiako Estatuaren lurraldeetan, gaztelania ez beste hizkuntza guztiak desagerrarazteko agindu zuen Carlos III.a Borboikoak. Aranjuezeko Zedula-ren bidez, tokiko hizkuntzen aurkako jazarpena oso gutxitan bezain argi adierazi zuten, hizkuntzak inposatzeko asmoa idatzita utziz.
Honakoa zioen Carlos III.aren zedulak: “Que de una vez se llegue a conseguir el que se extingan los diferentes idiomas de que se usa en los mismos dominios y sólo se hable el castellano”.
Iturria:
Aranjuezeko Zedula.