1454ko martxoaren 09an,
Amerika kontinenteari bere izena jarriko zioten esploratzaile italiarra jaio zen: Ameriko Vespuzio. Batez ere, lurraldearen identifikazioan egin omen zuen lanagatik eta Abya Yala kontinenteari bere izena eman ziotelako da ezagun. Gutxienez bitan bidaiatu zuen kontinentera. Colon iritsi aurretik kontinenteak bazuen izena. Abya Yala da ezagunena, Panama eta Kolonbiako Kuna herriak jarritako izena, maiek ere bere egin zutena. Gaur egun, indigenen ordezkari ugarik izen horrekin aipatzen dute kontinentea, Amerika erabili beharrean. Abya Yala izenak “lur heldua” esan nahi du edo, beste interpretazio batzuen arabera, “lur bizia” edo “loratzen ari den lurra”.
Iturria:
Wikipedia – Ameriko Vespuzio