Amador Franco eta Antonio Lopez gerrillari anarkistak atxilotu zituen Guardia Zibilak Irunen

Duela
78
urte

1946ko uztailaren 11n,

Amador Franco eta Antonio Lopez gerrillari anarkistak atxilotu zituen Guardia Zibilak Irunen. Biak CNTko kideak ziren, 1936ko Gerran borrokatu ostean, nazien aurka Frantziako erresistentziarekin bat egin zuten. Horren ostean, sarri gurutzatu zuten muga frankismoaren aurkako ekintzak egiteko. Preso hartu, torturatu eta gerra kontseiluan heriotzara zigortu zituzten. 1947ko apirilaren 21eko goizaldean Donostiako Ondarretako kartzelatik atera eta Bidebietako tiro eremuan fusilatu zituzten. Euskal Herrian bertan fusilatutako azkenak izan ziren.

Iturria:

Iturria: Beñat Parra, Diego Franco eta Antonio Lopez, Bidebietan fusilatuak (Irutxuloko Hitza, 2023ko apirilak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte