1919ko urtarrilaren 05ean,
altxamendu Espartakista hasi zen Berlinen. Errusiako Iraultzan inspiratua, langile klaseak greba orokor iraultzailea deitu zuen eta zazpi egunez fabrikak eta hainbat puntu estrategiko okupatu zituzten, boterea eskuratzeko helburuarekin.
Gobernuan zegoen Alderdi Sozialdemokratak berehala erantzun zuen: Freikorp milizia antikomunistak baliatuz, langileak gogor zapaldu zituen. Errepresioak 5.000 hildako baino gehiago utzi zituen, tartean, Alderdi Komunistako Rosa Luxemburg eta Karl Liebtnecht, buruzagiak. Odol hotzean exekutatu zituzten.
Altxamendu Espartakistak huts egin arren, hurrengo hamarkadetan garrantzi handiko iraultza saiakera izan zen.