2016ko urriaren 15ean,
Altsasuko gazte batzuek istilua izan zuten taberna batean kalez jantzitako bi guardia zibilekin, herriko jaietan. Guardia zibilak eta euren bikotekideak jipoitzea egotzita zortzi gazte epaitu zituzten. 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten. Espainiako justiziaren jokabide arbitrarioa salatzeko erabiltzen da kasua.
Irakurri handik bost urtera Adur Ramírez de Alda Altsasuko auzipetuetako batekin ahoan bilorik gabe ARGIAn eginiko elkarrizketa: "Herriaren garaipena izan da".