1989ko urtarrilaren 22an,
Aljerreko negoziazio mahaia eratu zuten ETAk eta Espainiako Gobernuak. ETAk behin-behineko su-etena aldarrikatu zuen eta bere helburua KAS Alternatiba lortzea zen. Espainiako Gobernuak ez zuen helburu politikorik negoziatzeko asmorik, baina nahiko ontzat ematen da, garai hartan “armak presoen truke” eskema onartuko zukeela; hau da, ETAk borroka armatua utziz gero, presoak askatu eta erbesteratuen itzulera bideratzeko prozesua onartzeko prest zegoela. Elkarrizketetan ez zen adostasunik egon eta negoziazio prozesua hautsi zen. Hau izan zen ETA negoziazio prozesu batera indartsuen iritsi zen aldia.