Aljeriak independentzia eskuratu zuen, urte luzez frantziarren krimenak jasan ostean

Duela
62
urte

1962ko uztailaren 03an,

Aljeriak independentzia aldarrikatu zuen, 132 urtean frantziarren gehiegikeriak eta herri aljeriarraren aurkako krimenak pairaru ostean. FLNk gidatuta, aljeriarrek, hainbeste odol isurita lortu behar izan zuten independentzia eskuratu zuten.

Egun horretan amaitu zen zortzi urte lehenago hasitako gerra, iturrien arabera, 300.000 eta milioi eta erdi hildako eragin zituena.

Bi egun lehenago eginiko erreferendumean baietza %99,7koa izan zen. Hala, europarren exodoa hasi zen, urte hasieran zeuden milioi inguru kolonoetatik 124.000 bakarrik geratu ziren. Zortzi urteko askapen gudan Frantziako gobernuak eta armadak, eskuin muturreko OAS erakundearekin elkarlanean, hilketa eta tortura eremu masibo bilakatu zuten Aljeria.

Bestalde, independentziaren biktimatzat jotzen dira harki-ak, frantziarren alde borroka egin eta abandonatuta utzi zituzten 100.000 bat argeliarrak.

Iturria:

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo de 1914.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte