1983ko azaroaren 09an,
Alfred Heineken bahitu zuten Amsterdamen, Europako pertsonarik aberatsenetakoa. Lau lagunek bi urtez prestatu zuten garagardo enpresaren jabearen bahiketa. Hiru astez eduki zuten ezkutatuta eta 11 milioi dolarren truke askatu zuten. Kasua oso famatu egin zen Herbehereetan, eta bahitzaileek ihes egin bazuten ere, pixkanaka banda honetako kide guztiak atxilotu zituzten.
Iturria:
Kidnapping Freddy Heineken filma (2015).