1881eko martxoaren 13an,
Alexandro II.a Errusiako tsarra hil zuten lehergailuak jaurtita. Narodnaia Volia (Herriaren nahia) talde klandestino iraultzailearen lehen lehergailuak agintariaren ibilgailua hondatu zuen, eta bigarrenak tsarra bera larri zauritu zuen. Alexandro II.aren gizonek Neguko Jauregira eraman zuten eta 45 minuturen buruan hil zen.
Iturria:
Alison Rowley, Dark Tourism and the Death of Russian Emperor Alexander II, 1881-1891 (Historian, 79 zkia.)