1933ko maiatzaren 10ean,
Alemanian Alderdi Nazionalsozialistako kideek liburu erreketa publikoa egin zuten Berlinen. Ikasleen Federazio Nazionalsozialistak zuzendu zuen ekimena. Besteak beste, autore judutar eta marxisten milaka liburu erre zituzten. 1936ko abuztuaren 11n tropa frankistak Tolosan sartzean gauza bera egin zuten euskarazko liburuekin.