2021eko maiatzaren 28an,
Alemaniako Gobernuak onartu zuen 1904 eta 1907 artean Namibian genozidioa egin zuela. Herero eta Nama herrien populazioen erdia baina gehiago hil zituzten orduan Hego-mendebaldeko Alemaniar Afrika izena zuen lurraldean. Aginte kolonialaren aurkako matxinadaren aurkako errepresioarekin hasi zen, eta jende askorentzat ezezaguna den pasarte anker hau XX. mendeko lehen genozidiotzat hartzen da.