1936ko abuztuaren 03an,
Alemania nazian Jesse Owens atleta beltz amerikarrak urrezko domina lortu zuen Hitlerren Berlingo Joko Olinpikoetan. Ariarren arrazaren gorentasunari muturreko galanta eman zion, 100 metroko lasterketa irabazita. Hitlerrek izandako erreakzioaren inguruan eztabaida piztu zen, atletek elkar agurtu zutela baitzioen, baina iritzi publikoan buruzagi naziak harekiko mespretxuz jokatu zuela gailendu zen. Kontrara, jaramonik egin ez ziona AEBetako presidentea zela salatu zuen. Izan ere, AEBetra itzultzean, segregazioaren ondorioz diskriminatua izaten jarraitu zuen, dominaduna izan arren. Eskaneatu QR kodea eta ikusi lasterketaren bideoa.