Alcalako espetxetik ihes egin zuen Arriolabengoa komunista donostiarrak

Duela
78
urte
Alcaláko espetxe zaharra.

1946ko maiatzaren 11n,

Alcalako espetxetik ihes egin zuen Asensio Arriolabengoa donostiarrak, beste kide batekin. Espainiako Alderdi Komunistako kideak ziren, 36ko Guda borrokatu eta galdutakoak zenbait urte atzera. Nola egin zuten ihes? Kide bat espetxera joan zen soldaduz mozorrotuta, beren izenekin behin-behineko askatasun agiri faltsu batzuk aurkeztu zizkien kartzelako funtzionarioei eta engainatu egin zituen, bi presoak aske geratzea lortuz. Arriolabengoak berehala Frantziara egin zuen ihes, eta handik, 1950ean, Uruguayra emigratu zuen. Donostiako komunismoaren aitzindarietako bat izan zen.

Iturria:

Miguel Usabiaga, Donostia rebelde (Ediciones Irreverentes).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte